Itziar Mitxelena Gamiori tokatu zaizkio Nafarroako Bertsolari Txapelketako Leitzako saiorako sarrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 19:00
Leitzako Herri Aretoan izanen da saioan, larunbatean, 17:30ean.

Ttipi txartela dutenen artean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako Leitzako saiorako bi sarera zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk eta Arantzako Itziar Mitxelena Gamio izan da irabazlea. Zorionak!

Larunbatean jokatuko dute Leitzan Nafarroako bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Fernando Ziganda Urdanpilleta, Saats Karasatorre Martinez eta Josu Sanjurjo Alzuri ariko dira bertsotan, eta Ander Aranburu Arrioa ariko da gaiak jartzen. 

Leitzako saioan argituko da zein 18 bertsolarik lortuko duten hurrengo fasera sailkatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun