Goizuetako ferietan herritarren arteko herri-kirol saioa antolatu nahi dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 17a, 14:00
Goizuetarrak herri-kiroletan. Argazkia: ETB

Azaroaren 25ean ospatuko duten feria egunerako egitaraua osatzen ari dira Goizuetan eta, tartean, herri-kirol saio bat antolatu nahi dute. Ez edonolakoa, herritarrei bota baitiete hordagoa: «adin guztietako herritarrekin, proba desberdinak proposatuz eta ongi pasatzeko helburuarekin, herri-kirolak atera nahi ditugu plazara». Parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek  634 94 90 52 telefonora deitu edo idatzi behar dute urriaren 18a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun