Baserrian banda zabala jarri nahi duten goizuetarrek gaur dute izena-emateko azken eguna

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 12:30
Sisnet enpresa arduratuko da Goizuetako baserrietara banda zabala eramateaz.

Sisnet enpresaren aurkezpena eta proposamena entzuteko aukera izan zuten goizuetarrek urriaren 5ean eta orain, interesatuen zerrenda osatzeko aukera eskaini du Goizuetako Udalak. Gaur, urriak 16, da izena-emateko azken eguna. Telefono, internet, telebista... seinale hobea edukitzek baserrietan banda zabala eskainiko duen enpresa da Sisnet.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun