A15 errepidea itxiko dute gaur gauetik goizaldera arte

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 09:00
Leitzaldetik Donostiarantz joan nahi dutenek Leitza eta Tolosa arteko GI-213 errepidea erabili beharko dute.

Gaur gaueko 10etatik bihar goizaldeko 6ak arte A-15 autobidea bi norabideetan itxiko dutela adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Oindolar (Donostiako norabidean) eta Gorosmendi (Iruñera bidean) tuneletan lanak egin behar dituzte eta horretarako beharrezkoa izanen da trafikoa erabat etetea.

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Andoainen Sorabillako lotunean. Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun