Baserritarren batzordearen bilera deitu dute urriaren 18an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 16a, 17:00
Baserritarren elkartea sortzeko prozesuari hasiera emanen diete.

Asteazken honetan, hilak 18, baserritarren batzordearen bilera eginen dute Goizuetako udaletxeko ganbaran. 18:30ean hasiko dira eta batzordeak egin dituen lanen laburpena eginen dute. 19:00etan baserritarren elkartea sortzeko prozesuari hasiera emanen diete. Herriko baserritar edo abeltzain guztiei egin diete bertaratzeko deia, haien ekarpen eta proposamen guztiak ongietorriak izanen direla azpimarratuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun