Goizuetako abeltzainekin ferien inguruan hitz egiteko bilera eginen dute urriaren 16an

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 13a, 13:00
Ferietako azienda kopuruak behera egin du azken urteetan.

Azaroaren 25ean izanen da Goizuetako Feria Eguna eta dagoeneko hasiak dira antolaketa lanetan. Urriaren 9an egin zuten aurreneko bilera eta azken urteetan azienda gutxi izaten dela aipatu zuten bertan. Horri buelta eman eta irtenbide bat bilatzeko, urriaren 16an, 18:30ean abeltzainekin bilera eginen dute elkarteko azokan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun