Goizuetako uhandre piriniotarri buruzko erreportajea emanen dute asteburuan ETBn

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 12a, 18:00
Goizuetako erreketan bizi den uhandre piriniotarrari buruzko erreportajea emanen dute.

Elhuyar fundazioak ekoizten duen Teknopolis zientzia-saioan Goizuetako erreketan bizi den uhandre piriniotarra izanen dute hizpide. Aranzadi Zientzia Elkarteak, goizuetarren laguntzarekin, egindako ikerketaren emaitzak bilduz erreportajea osatu dute. Urriaren 14an, 13:30ean, ikusgai egonen da ETB1en eta urriaren 15ean, 12:10ean, ETB2n.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun