Sei ikastaro eskainiko ditu aurten Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 16:00
Urteak daramatzate jump fit ikastaroa antolatzen.

Irakasleak topatu ezinik ibili badira ere, azkenean lortu eta ikastaro aukera zabala eskaintzeko modua izan du Goizuetako Udalak. Eskulanak, pilates, jump fit, entrenamendu funtzionala, adinekoentzat jarduera fisikoa, eta haurrentzat multikirolak ikastaroak izanen dituzte aukeran Goizuetan. Izena emateko epea asteazken honetan, hilak 11, bukatuko da eta Goizuetako udaletxera jo behar da edo telefonoz deitu 948 51 40 06 zenbakira. Taldeak osatzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena eta gehienez hamabik.

Astearte eta ostegunetan bildu dute kirol eskaintza: 16:00etatik 17:00etara haurrentzat multikirolak, 17:00etatik 18:00etara pilates, 18:00etatik 19:00etara jump fit eta 19:00etatik 20:00etara entrenamendu funtzionala. Asteazken eta ostiral goizetan, 09:30etik 10:30era  adinekoek jarduera fisikoa egiteko aukera izanen dute eta ostiral arratsaldetan, hiru orduz eskulanetan aritzekoa. Izen-emate ordenaren arabera esleituko dituzte plazak eta Goizuetan erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun