1959 eta 1964 artean jaiotakoak bildu ziren Areson kinto bazkarian

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 10a, 14:00

Urteak festarako aitzakia bihurtuta, egun ederra pasa zuten urriaren 7an Areson. 1959 eta 1964 artean jaiotako hogeita bat lagun bildu ziren Pake Toki Elkartean egindako bazkarian eta gehienak, afaltzen ere gelditu ziren. Bazkaldu ahal izateko batzuk lanean aritu behar izan zuten, baina argazkietan ikus daitekeenez ez dira alferrik galduko; ongi gosaldu ondoren hasi baitziren bazkaria prestatzen. Biltzen hurrenak, 1955 eta 1958 artean jaiotakoak izanen dira; urriaren 21erako egina dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun