Ez da eskualdeko aizkolaririk izanen Euskal Herriko hirugarren mailako txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 9a, 18:00
Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketako finalean ez da eskualdeko aizkolaririk izanen.

Txikia IV.ak, Larrañagak eta Mugertzak lortu zuten finalerako txartela igandean Zizurkilen eta Asier Pellejero aresoarra bosgarren izan zen

2023ko Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolarien bigarren kanporaketa jokatu zuten igande arratsaldean Zizurkilen. Pronostikoak bete eta Julen Alberdi Txikia IV.ak, Mikel Larrañagak eta Ugaitz Mugertzak lortu zuten finalerako txartela. Lehenbiziko kanporaketan finalerako txartela lortu zuten Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Eneko Saralegirekin batera ariko dira finalean.

Zizurkilgo kanporaketan launa kanaerdiko moztu behar zituzten aizkolariek. Txikia IV.ak 7 minutu eta 11 segundo aski izan zituen lana burutzeko, Mikel Larrañagak 7 minutu eta 24 segundo eta Ugaitz Mugertzak 7 minutu eta 56 segundo. Finaletik kanpo gelditu ziren Ibai Soroa (8.18), Asier Pellejero aresoarra (9.02), Jexux Mari Mujika (9.20), Eloy Corchero (10.05), Ioritz Gisasola (10.06), Julen Kañamares (10.41), Xabat Olaizola (12.49), Miguel Martín (14.06), Urtzi Olasagasti (14.11) eta Hermenegildo Herrero (18.39).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun