Pellejero eta Rekondo Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketako bigarren kanporaketa izanen dira

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 14:00
Jon Rekondo leitzarra lehiatuko da hirugarren mailako aizkolari txapelketako finalerako eskubidea ematen duten hiru txarteletako baten bila igande arratsaldean Zizkurkilen.

Hamasei aizkolari lehiatuko dira igande arratsaldean Zizurkilen, finalerako falta diren hiru txarteletako baten bila

2023ko Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolarien bigarren kanporaketa jokatuko da urriaren 8an, igandean 19:00etan. Zizurkilgo Intxaur frontoian. Hamasei aizkolari ariko dira lehian, tartean Aresoko Asier Pellejero Otermin eta Leitzako Jon Rekondo Salaberria, finalerako hiru txartelen bila. 54 ontzako launa enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak.

Pellejero eta Rekondorekin batera, Urtzi Olasagasti, Xabat Olaizola, Miguel Martin Reposo, Hermenegildo Herrero, Mikel Larrañaga, Eloy Corchero, Aitor Urteaga Aldasoro, Ibai Soroa, Jesus Maria Mujika, Julen Alberdi Txikia IV.a, Arkaitz Jauregi, Jon Rekondo, Julen Kañamares Mugerza, Ioritz Gisasola eta  Ugaitz Mugerza ariko dira. Larrañaga eta Txikia IV.a dira faborito, baina lau kanaerdikora edozer gauza gerta daiteke.

Lehenbiziko kanporaketan finalerako txartela lortu zuten Eneko Otañok, Aitzol Atutxak eta Eneko Saralegik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun