'Itsas behera' antzezlana ikusgai izanen dute urriaren 8an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 6a, 11:00
Javier Barandiaran eta Unai López de Armentia aktoreak igoko dira oholtzara.

Igande honetan, urriaren 8an, hitzordua izanen dute antzerkizaleek Leitzako Herri Aretoan. Pez Limbo konpainiak Itsas behera antzezlana taularatuko du. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak online eros daitezke 7 eurotan edo egunean bertan leihatilan 8 eurotan saioa hasi baino ordu-erdi lehenago.

Itsas behera Pez Limbo gasteiztar konpainiaren proposamen eszeniko berria da. Espe López-ek zuzendutako antzezlan honetan Javier Barandiaran eta Unai López de Armentia dira protagonistak: Errealitatetik kanpo dauden bi gizon dira eta beraien helburu bakarra egotea eta existitzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun