Txistu doinuekin emanen diete hasiera XV. Aurrera Egunari. 09:00etan txistularien diana hasiko da eta 10:00etan Aurrera futbol taldeko jokalari gazteen futbol partiduak antolatu dituzte herriko plazan. Horien atzetik, 11:30ean, Aurrera Pilota Eskolako pilotarien txanda izanen da. Segidan, zapatila eta galtza zuriak erantzi eta espartzinak jantziko dituzte. 12:30ean Aurrerako dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute plazara hurbiltzen direnek. Eguerdian, urte luzetan Aurrerako presidentea izan den Karlos Agirreri omenaldia eginen diote. Bazkalaurrea girotzeko, kalejiran aterako dira Incansables txaranga eta Leitzako konpartsako erraldoi eta buruhaundiekin eta 14:30ean bazkaria izanen dute karrapean. Honetaz gain, 11:00etatik 13:00etara, Aurrerako atarian rokodromoa eta haur eta gazteentzako ginkana antolatu dituzte, norberak bere bizikleta eta kaskoa eraman beharko ditu horretarako.
Bazkalondoan, bazkideek Ingurutxoa dantzatuko dute, eta ondoren kalejora eginen dute berriz ere Incansables txarangarekin eta Leitzako erraldoi eta buruhaundiekin. 21:30ean luntxa izanen da elkartean bazkideentzat eta bazkaldarrentzat. Iluntzean pestarekin jarraitzeko Jose Mendizabal gizon orkestra izanen da Labetxeko atarian eta gauean Brian DJa Aurreran.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!