Hernani eta Goizuetaren arteko desafioa jokatuko dute Hernaniko II. Pilota Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 4a, 17:00
Espainiako klub arteko txapelketan bezala, bikote eginen dute larunbatean Hernanin Antton Apezetxeak eta BeƱat Apezetxeak.

II. Pilota Eguna antolatu dute urriaren 7an Hernanin. Larunbateko egun osoko egitarau oparoa arratsean Hernaniko eta Goizuetako pilotariek jokatuko den desafioarekin borobilduko dute, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze bertsolariak botillero dituztela.

Larunbatean 12:30ean abiatuko da II. Pilota Eguna Atsegindegi (Tilos) eginen den aurkezpen ofizialarekin. 14:30ean bazkaria izanen dute eta bazkal ondoan bingoa eta bestelakoak. 17:00etan musika izanen da DJ Gorkarekin eta 19:30ean ingude altxatzea. 20:00etan hasiko da Hernaniren eta Goizuetaren arteko pilota desafioa. Lehenik neskak ariko dira: Hernaniko Esnal eta Zabala, Goizuetako Araitz Legarreta (Arano) eta ALize Sagarduiren kontra. Mutiletan, berriz, Hernaniko Apaolaza eta Labaka, Goizuetako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxearen kontra ariko dira. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze ariko dira botillero lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun