Joxe Larrarte memoriala ere irabazi du Iturriaga leitzarrak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 13:00
Joxe Larrarte memorialeko finalistak. Ezkerrean, asteburuan lortutako bigarren txapelkarekin, Iturriaga leitzarra.

Larunbatean III. Plazaz Plaza txapelketako finala Ruiz de Larramendirekin batera irabazi ondotik, igande goizean Aizarnazabalen Joxe Larrarte Memoriala pilota txapelketa ere irabazi zuen Iera Agirre Iturriaga pilotari leitzarrak. Larunbateko garaipenak emandako konfiantza ederki baliatu zuen Iturriagak, oraingoan Oihana Orbegozoren laguntza bikainarekin beste txapel bat erdiesteko. 22-11 irabazi zieten Arrieta eta Agirreri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun