'Elikadura sistema osasunaren begiradatik' hitzaldia eskainiko dute bihar Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 17:30

Sukaldean hezi, elikaduran hazi, familian bizi eta mundua aldarazi leloari eutsiz, lanean segitzen du Kikilisalda lantaldeak. Oraingoan, hitzaldi bat antolatu dute Goizuetan. Urriaren 4an izanen da udaletxeko ganbaran 16:30ean. Goiuri Alberdi Aresti elikadura sisteman eta agroekologian aditua izanen da hizlaria eta elikadura sistemari buruz hitz eginen dute osasunaren ikuspegitik.

Kikilisalda lantaldea, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean sortua da. Bere helburua, adin txikiko obesitatea murriztea eta elikadura-ohitura osasuntsuak bultzatzea da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun