Goizuetako baserrietan banda zabala jartzeko aukeraz hitz egiteko bilera deitu dute ostegunerako

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 11:00
Herrian zein baserrietan bizi diren herritarrei banda zabala edukitzeko aukera eskaini nahi die udalak.

Goizuetako udalak herrian zein baserrietan bizi diren herritar guztiek banda zabala edukitzeko aukera izatea nahi du. Zerbitzu hau eskaintzen duten hainbat enpresekin bildu da eta irtenbide bat irratifrekuentzia bidezko teknologia erabiltzea dela ikusi du. Gai honi buruz zabalago hitz egiteko batzarra deitu dute urriaren 5ean, ostegunean, 19:00etan udaletxeko ganbaran. SISNET enpresako ordezkari bat bertan izanen da azalpenak eman eta zalantzak argitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun