18.484 euro eskuratu dituzte Aresoko uso-postuen enkantean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 16:00
Udaletxeko batzar aretoa bete egin zen irailaren 30ean egindako uso-postuen enkantean.

Urtero bezala, iraileko azken bi larunbatetan Aresoko Urteaga inguruko uso paraden banaketa egin zuten. Azken urteetako zifrak nabarmen hobetu dituzte aurtengoan. Behin betiko errematearen ondotik, 18.484 euro bilduko ditu Aresoko udalak, iaz baino 10.382 euro gehiago.

Irailaren 30ean Udaletxeko batzar aretoa leporaino bete zen. Ehiztariak azken urteetan baino gogotsuago, garai bateko kopuruetara iritsi zen uso-postuen enkantean bildutakoa. . Hogeita zazpi postuetatik zortzi esleitu gabe gelditu dira, pasa den urtean baino hiru gutxiago.

Ohikoa denez, Peña, Perratokieta, Goiegi, Uniate, Museo eta Gañarbeko ehiza-parada guztiak Usoa Ehiztarien Elkarteari esleitu zaizkio zuzenean.

 

ARESOKO URTEAGAKO EHIZA-POSTUEN BIGARREN ENKANTEA  |  2023
Postuak Tasazioa Errematea
1. postua 300,00 1.890,00
2. postua 600,00 3.862,00
3. postua 600,00 4.960,00
4. postua 600,00 4.512,00
5. postua 300,00 330,00
6. postua 180,00 190,00
7. postua 180,00 0,00
8. postua 180,00 190,00
9. postua 180,00 190,00
10. postua 180,00 310,00
11. postua 180,00 190,00
12. postua 180,00 260,00
13. postua 180,00 180,00
14. postua 180,00 250,00
15. postua 180,00 190,00
16. postua 180,00 190,00
17. postua 180,00 240,00
18. postua 180,00 0,00
19. postua 180,00 0,00
20. postua 180,00 0,00
21. postua 300,00 0,00
22. postua 300,00 0,00
23. postua 180,00 180,00
24. postua 180,00 0,00
25. postua 180,00 0,00
26. postua 180,00 190,00
27. postua 180,00  180,00 
  6.600,00 18.484,00

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun