Asteazkenean bukatuko da Aurrera Eguneko bazkarirako txartelak erosteko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 3a, 10:00
2019an Aurrerako dantzariek eskaini zuten emanaldiko irudia.

Aurrera Kirol Elkartearen Egunak hamabosgarren edizioa beteko du larunbatean, urriaren 7an eta urtero bezala mahaiaren bueltan bilduko dira. Bazkarirako txartelak 27 eurotan daude bazkideentzat eta 31 eurotan bazkide ez diren bikoteentzat. Bazkide diren 65 urtetik gorakoek, langabeek eta ikasleek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Txartelak Peritzan eta Torrean izanen dituzte salgai urriaren 4ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun