Udazkenean egindako erosketen truke saria eskura dezakete Leitzako Kaxkabeltza elkarteko bezeroek. 1.000 euroko saria zozketatuko dute urriaren 2tik 15era bitarte elkarteko zerbitzu edo dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Zehazki, 200 euroko bi erosketa-txartel, 100 euroko hiru, 50 euroko lau eta 20 euroko bost erosketa-txartel banatuko dituzte. Zozketa urriaren 16an eginen dute Karrape irratian eta erosketa txartelak erabiltzeko epea urriaren 22an bukatuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.