'Elikadura sistema osasunaren begiradatik' hitzaldia antolatu dute asteazkenean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 2a, 12:00
Goizuetako Udaletxeko ganbaran egindako hitzaldi batean hartutako irudia. Argazkia: Felix Loiarte.

Sukaldean hezi, elikaduran hazi, familian bizi eta mundua aldarazi lelopean hitzaldia antolatu du Kikilisaldako lantaldeak Goizuetan. Goiuri Alberdi Aresti elikadura sisteman eta agroekologian aditua izanen da hizlaria. Asteazkenean, urriaren 4an, Goizuetako Udaletxeko ganbaran bilduko dira, 16:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun