Ados Pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketaren finala jokatu zuten larunbatean Azkoitiko Goiko Losa pilota plazan. Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Ruiz de Larramendik 22-17 irabazi zieten Goiuri Zabaleta leitzarrari eta Mujikari.
Finaleko partida hasi aitzinetik, neska gaztetxoen txanda izan zen Goiko Losan, eta hainbat partida jokatu zituzten Ados Pilota eskolakoek, giro ederrean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!