Zabaleta eta Iturriaga leitzarrak aurrez aurre izanen dira III.Plazaz Plaza txapelketako final handian

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 20:00
Bi leitzar, Iera Agirre Iturriaga beteranoa eta Goiuri Zabaleta Rodriguez gaztea, nor baino nor gehiago ariko dira aurreko koadroetan.

Larunbatean 19:00etan jokatuko dute Azkoitiko Goiko Losa pilotalekuan, Mujika eta Ruiz de Larramendi Eulateko izeba-ilobak bizkarren zaindari dituztela.

Uztailean abiatu zen Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketaren hirugarren edizioa Iturenen eta hainbat partiden ondotik, irailaren 30ean jokatuko dute finala Azkoitiko Goiko Losa pilotalekuan, 19:00etan hasita. Goiuri Zabaleta Rodriguez eta Iera Agirre Iturriaga leitzarrak ariko dira aurreko koadroetan, Eulateko Mujika eta Ruiz de Larramendi izeba-ilobak lagun dituztela.

Final handiaren aurretik, 18:00etan, neska txikien pilota partidak jokatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun