Leitzulia BTT proba jokatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 18:00

42 kilometro eta 1.400 metroko malda ditu lasterketak eta ez da lehiakorra izanen

Aurten ere Leitzulia BTT proba antolatu du Aurrera elkarteak eta Mendibil BTT Taldeak, eta irailaren 30ean izanen da lasterketa. 09:00etan plazatik abiatuko da eta 15:00etan toki berean izanen du helmuga. Dortsalak, berriz, proba egunean, 07:30etik 08:45era hartu ahal izanen dira, izena emateko orriaren egiaztagiria aurkeztuta.

Bestalde, antolatzaileek probaren hasierako tartea arautuko dute, martxa neutralizatu gisara; hasieran herriko hainbat kale zeharkatuko dituztelako eginen dute horrela. Antolatzaileen hitzetan, «modu honetara pilaketak eta erorketak ekidin nahi dira».

Gainerakoan, ibilbidean bi kontrolgune jarriko dituzte, lehenbiziko bi anoa guneekin bat eginez. Aurrenekoa Basakabin, ibilbidearen 17,5. kilometroan eta hortik pasatzeko ordu muga 12:00etan ezarri dute. Bigarren kontrol puntua Uitziko gainean jarriko dute, 34,5. kilometroan. Kasu horretan, pasatzeko ordu muga 13:30ean izanen da. Anoa guneak, berriz, hiru izanen dira, aipatutako tokietan bi eta hirugarrena helmugan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun