Zolaberritze lanak egiteko ostiral goizean Goizueta eta Leitza arteko errepidea itxita egonen da

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 28a, 13:00
Argazkia: IƱaki Etxeberria.

Aurrera jarraitzen dute Goizueta eta Leitza lotzen dituen NA-4150 errepideko lanek, zehazki, goiko zentraleko bi kurba zabaltzeko lanek. Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, ostiral honetan, irailaren 29an, asfaltoa bota behar dute eta horregatik 09:00etatik 13:30era itxi eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun