Txalaparta ikastaroa antolatu dute Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 27a, 15:00
Irudia: Goiena

Arantxa Ansa aranoarrak txalaparta ikastaroa antolatu du Aranon eta Goizuetan. Urritik abendura emanen du, asteartetan. Ttakun tradizionala erakusteko asmoa du eta larunbat honetan, irailaren 30ean, bukatuko da izena emateko epea. Tailerra dohainik izanen da.

Izena emateko 639 93 36 96 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun