Egitaraua
- 11:00etan ongietorria.
- 11:30ean jokoak herrian barrena.
- 13:30ean topaketako abestia eta dantza plazan.
- 14:00etan bazkaria.
- 16:00etan kalejira, giza futbolina, txokolatea eta bizkotxoa.
- 18:00etan erromeria eta topaketetako abestiaren agurra.
Bazkarirako txartelak
Bazkaltzeko txartelak Aresoko eskolan, Goizuetako estankoan eta Leitzako Maimur liburu dendan eros daitezke eta asteazkena izango da horretarako azken eguna. Helduek 10 euro eta haurrek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkaritarako paella, postrea, kafea eta pastak izango dira.
Autobusak
Goizuetatik autobusak izango dira dohainik. Dena den, gutxieneko kopuru bat behar da autobusak antolatzeko eta izena Goizuetako estankoan eman beharko da. 10:00etan abiatuko dira Goizuetako plazatik eta Aresotik 19:00etan atera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!