Leitzarren eta eulatearren arteko finala izanen da III. Plazaz Plaza txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 25a, 09:00
Zabaleta, Mujika, Ibarrola eta Orbegozo, Etxauriko finalerdiaren aurkezpenean. Gorriak hobeki egokitu ziren ezker paretarik gabeko pilotalekura eta finalean izanen dira.

Goiuri Zabaletak eta Mujikak 22-8 irabazi zieten Ibarrolari eta Orbegozori Etxauriko bigarren finalerdian

Ados pilota elkarteak hirugarrenez antolatutako Plazaz Plaza txapelketako bigarren finalerdia jokatu zuten Etxaurin larunbat arratsaldean. Goiuri Zabaletak eta Mujikak 22-8 irabazi zieten Ibarrola eta Orbegozori eta, honenbestez, erabakia gelditu da irailaren 30ean Azkoitian jokatuko den finaleko protagonistak zein izanen diren: Goiuri Zabaleta eta Mujika, Iera Agirre Iturriaga eta Ruiz de Larramendiren kontra.

Beraz, Leitzako bi aurrelari izanen dira aurrez aurre eta Eulateko bi atzelari, izeba-ilobak gainera. Final ikusgarri bat ikusteko osagarri guztiak izanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun