Plazaz Plaza txapelketako bigarren finalerdia jokatuko du Goiuri Zabaleta leitzarrak larunbatean Etxaurin

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 21a, 12:00
Goiuri Zabaletak finalerdia irabaziko balu, finaleko aurreko kuadroetan leitzarren arteko lehia izanen da.

Mujikarekin batera, Ibarrola eta Orbegozoren kontra jokatuko du eta irabazleek Iturriaga eta Ruiz de Larramendi dituzte esperoan hilaren 30eko finalean

Ados pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketako bigarren finalerdia irailaren 23an jokatuko dute Etxaurin Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Mujikak, Ibarrola eta Orbegozoren kontra.

Bi aurrelari gazte aurrez aurre izanen dira larunbatean, esperientzia handia duten atzelarien gidaritzapean. Etxauriko plazaren berezitasuna (ezker paretarik gabe) erabakigarria izan daiteke. Irabazleek, Iturriaga eta Ruiz de Larramendi izanen dituzte esperoan irailaren 30ean Azkoitiko Goiko Losa pilotalekuan jokatuko den finalean. Beraz, Zabaletak garaipena lortuko balu, Leitzako bi aurrelari izanen lirateke aurrez aurre finalean: Iera Agirre Iturriaga beteranoa eta Goiuri Zabaleta Rodriguez gaztea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun