Txalo talo konpainiak Zaharrak berri izeneko antzezlana eskainiko du igande honetan, irailaren 24an, Areson. Igandean 18:00etan hasiko da emanaldia udaletxeko batzar aretoan eta tradizioa, lehengo bizimodua, ohitura zaharrak eta berriak uztartu ezin direnean sortzen diren egoerak eramango dituzte taula gainera.
50 bat minutuko iraupena duen lana da. Ester Povedaren gidaritzapean zazpi aktore igoko dira oholtzara, eta horien artean izango da Areson bizi den Ana Goñi.