Eguraldia «hasieran erdizka, behe lainoa, haize hotza...» izan zuten, baina «denborak aurrera egin ahala hobera» egin zuen. Taldekideek adierazi dutenez, «Aralarko mendi gozo, goxo eta zabal horiek naturaz gozatzeko paraje ederrak direla erakutsi digute berriz ere. Alfonbra batean bezain gozoa da belardi horien gainean ibiltzea... Bakea, lasaitasuna, behorren lasterketa dotoreak, ardien eta behien patxada...». Gustura ibili ziren.