Plazaolako Bide Berdeko zati bat itxita

Ttipi-Ttapa 2023ko irailaren 16a

Argazkia: Leitzako Udala.

Duela bi aste hasi zituzten Leitzako Plazaolako Bide Berdearen eta NA-170 errepidearen artean dagoen ezponda egonkortzeko obrak. Leitzako Udalak jakinarazi duenez, lan horien ondorioz, bide berdeko zati bat itxita edukiko dute zenbait astetan. Hala ere, erabiltzaileentzat itxi duten tokian bertan saihesbide bat prestatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun