Ikasturtea indarrez hasi nahi dute Leitzako liburutegian, eta bost eta hamar urte bitarteko umeentzat tailerra antolatu dute. Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bideratuko du eta tailerrean hainbat alderdi jorratuko dituzte: «identitatea barrutik kanporantz jaiotzen dela, ez dagoela gorputz okerrik, aniztasuna infinitua dela mugimenduaren aukerak bezala, edo gorputz eta identitate guztiek munduan duten lekua eta garrantzia...».
Koadernoa eta margoak eramateko eskatu dute eta tailerra umeentzat zuzendua badago ere, helduak laguntzen bertan egoteko eta haiek ere parte hartzeko gomendatu dute.
Izena liburutegian eman behar da: 621 24 80 24 (Whatsappez), 948 51 03 79 (deitu) edo biblilei@navarra.es.