Ados pilota elkarteak hirugarren urtez antolatutako Plazaz Plaza txapelketa azken txanpan sartua da. Irailaren 17an, igandean 12:30ean jokatuko dute lehen finalerdia Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Ruiz Larramendik, Barrokal eta Agirreren kontra. Bikote irabazleak irailaren 30ean Azkoitiko Goiko Losa pilotalekuan jokatuko den finalerako lehen txartela eskuratuko du,
Lau pilotariek erregulartasun handia erakutsi dute liga fasean eta partida gogorra eta estua aurreikus daiteke.
Bigarren finalerdia irailaren 23an jokatuko dute Etxaurin Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Mujikak, Ibarrola eta Orbegozoren kontra. Bi aurrelari gazte aurrea aurre izanen dira, esperientzia handia duten atzelarien gidaritzapean. Etxauriko plazaren berezitasuna (ezker paretarik gabe) erabakigarria izan daiteke.