Umore Ona Abesbatzak bihar hasiko du ikasturtea

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 14a, 19:00

Argazkia: Felix Loiarte.

Goizuetako Umore Ona Abesbatzak eskolako musika gelan eginen du ikasturte honetako aurreneko hitzordua. Bihar, irailaren 15a, 19:30ean bilduko dira. Kantua gustuko duten guztiei egin diete joateko gonbidapena: «Etorri, probatu eta zalantzak baztertu. Koruan abesteko edonork balio du. Ongi etorria izanen zara».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun