19,6 kilometroko itzulia izanen da larunbatean Aralar inguruan eginen dutena, antolatzaileen arabera, sei bat ordukoa. Eguraldi txarra izanez gero, irailaren 23ra atzeratuko dute.Larunbatean 07:30ean aterako dira plazatik eta 16:30 aldera itzuliko dira.
Ateraldia 28 lagunetara mugatu dute eta parte hartzeko Elena estanko eta arropa dendan apuntatu beharko da, osteguna, irailaren 14a, baino lehen. Autobusa 15 euro kostako da eta izena ematekorakoan ordaindu beharko da. Gainerakoan, bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu eta aldatzeko arropa eramateko eskatu dute.
Oroitarazi dute mendi taldea ez dela gerta daitezkeen istripuen kargu eginen.