Ylenia Villabonak irabazi du Leitzako Talo Eguneko lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 12a, 12:00

Giro eta eguraldi ederra lagun, Talo Egunaren XVIII. edizioa eta Mendialdeko Azoka Ibiltaria egin zituzten igandean Leitzan. Talogileak taloak egin eta egin aritu ziren, eta azoka ibiltariko postuek ere ez zuten bisitari faltarik izan. Talo lehiaketan, berriz, bederatzi lagunek eman zuten izena eta bosgarren aldiz, Ylenia Villabonarentzat izan zen aurreneko saria.

Argazkiak: Nerea Mazkiaran eta Plazaola Partzuergo Turistikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun