40 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat tailerra antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 9a, 11:00

«Lurralde berriak esploratzeko ataria» sortzeko bidea hasi du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. 40 eta 60 urte bitarteko emakumeentzat tailerra  antolatu du, eta izena irailaren 15era arte eman beharko da. 

Adierazi dutenez, tailerra «geure buruaren eta gorputzaren jabe izaten lagunduko digun prozesua izanen da, norberaren zaintza eta goxamena erdigunean jarriko dituena». Irailaren 21ean, urriaren 26an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an eginen dituzte saioak, Leitzako Udaletxeko ludoteka gelan. Doakoa izanen da eta izena emateko epea irailaren 15ean itxiko dute. 948 51 08 40 telefonora deitu beharko da horretarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun