Goizuetako Arainburu Mendi Taldearen hurrengo irteera Aralarrera izanen da

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 9a, 10:00

Arainburuko mendizaleak Surora egindako irteeran

Irailaren 16an Albi-Igaratza-Amezketa ibilbidea antolatu du Arainburu Mendi Taldeak eta izena emateko azken eguna irailaren 14a, datorren osteguna izanen da.

Ikasturteko berriko aureneko ateraldia prest du Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak: irailaren 16an Aralarrera eginen dute.19,6 kilometroko itzulia izanen da, antolatzaileen arabera, sei bat ordukoa. Eguraldi txarra izanez gero, irailaren 23ra atzeratuko dute.

Larunbatean 07:30ean aterako dira plazatik eta 16:30 aldera itzuliko dira.

Ateraldia 28 lagunetara mugatu dute eta parte hartzeko Elena estanko eta arropa dendan apuntatu beharko irailaren 14a baino lehen. Autobusa 15 euro kostako da eta izena ematekorakoan ordaindu beharko da. Gainerakoan, bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu eta aldatzeko arropa eramateko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun