Batukada tailerra eginen dute Leitzan irailaren 19an eta 26an

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 7a, 17:00

Ikastaroa doan izanen da eta instrumentuak eskolak berak eramanen ditu. Argazkia: Juntiagues/Wikipedia.

Lekunberriko Martillotxiki Perkusio Eskolak batukada tailerra emanen du irailean Leitzan. Bi entsegu eta emanaldia eginen dituzte eta adin guztietako herritarrei zuzenduriko ikastaroa da.

Ikastaroan edozeinek parte hartzen ahal du, baita aurrez perkusio ezagutzarik ez dutenek ere. Irailaren 19an eta 26an izanen dira entseguak Herri Aretoan 17:00etatik 18:30era. Entseguen ondoren, emanaldia eginen dute irailaren 29an, ostiralean, 19:00etan Herri Aretoan.

Izena emateko azken eguna datorren asteazkena, irailaren 13a izanen da. Horretarako kultura@leitza.eus helbidera mezu bat bidali behar da, kontzeptuan batukada hitza idatzita.

Ikastaroa doan izanen da eta instrumentuak eskolak berak eramanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun