Argazkigintza esperimentalari buruzko tailerra eginen dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 6a, 19:00

Nagore Legarreta argazkilari ezaguna izango da ikastaroko gidaria.

Nagore Legarreta argazkilariaren eskutik, argazkigintza esperimentalari buruzko ikastaroa eginen dute Leitzan irailaren 21ean eta 28an. Izen ematea irailaren 14an bukatuko da.

Argazkilaritza esperimentala barrutik ezagutzeko aukera izango dute ikastaroan, eta inongo esperientziarik ez dutenek ere egiten ahalko dute.

Sei orduko ikastaroa izanen da, irailaren 21ean eta 28an 17:00etatik 20:00etara Karrape tabernan. Izen ematea irailaren 14 arte egin daiteke, kultura@leitza.eus helbidera mezu bat bidalita, NAGORE kontzeptua idatzita.

Leitzako, Aresoko, Lekunberriko eta Larraungo jendearentzat doan izanen da ikastaroa eta hauek izanen dute lehentasuna. Herri horietan erroldatuak ez daudenek, 20 euro ordaindu beharko dute ikastaro osoaren truke. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun