Goizuetako kantu zaharren bazkarian izena emateko epea larunbatean bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 5a, 16:00

Iragarri bezala, kantu zaharren bazkaria eginen dute irailaren 16an Goizuetako Iskibi kanpinean, eta larunbata, irailaren 9a, izanen da sarrerak hartzeko azken eguna. Kantu liburuxkarekin batera, 55 eurotan eros daitezke.

Angel Mariezkurrena, Aitor Ibarra tronpetarekin, Franzisko Santxotena akordeoiarekin, Aitor Mendiluze eta Menditarrak gonbidatu dituzte irailaren 16an Iskibi kanpinera. Sarrerak Amaia kafetegian, Oxeguardan (asteburuetan) eta Iskibin (astelehenetik asteazkenera) eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun