Kirol Mankomunitateak haur eta helduentzat ikastaroak antolatu ditu aurten ere Areson. Ostegunetan, 16:30etik 17:30era, HH2 eta LH1 arteko haurrek psikomotrizitate klaseak hartzeko aukera izango dute. Helduek, berriz, pilates ikastaroa izango dute astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara.
Ikastaroak urriaren 2an hasiko dira eta maiatzaren 31n bukatu. Interesatuek 170 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko kirol mankomunitateko teknikaria udaletxean egongo da irailaren 6an, 11:00etatik 14:00etara. Egun honetatik kanpo izena eman nahi dutenek kirolmankomunitatea@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.