Larunbatean Tirapun jokatutako partidan, Goiuri Zabaletak eta Mujikak 22-8 irabazi zieten Barrokal eta Zabalari. Zabaletak sakearekin min handia egin zuen eta leitzarrak eta Mujikak, biek lortu dute finalerdietarako txartela.
Igandean Eltziegon, berriz, Iera Agirre Iturriaga leitzarrak eta Ruiz de Larramendik 22-10 irabazi zieten Naroa Elizalde Etxekolonea zubietarrari eta Mendibururi. Honela, A multzoan, Iturriaga eta Ibarrola dira bi aurrelari sailkatuak eta larunbatean Bernedon jokatuko den lehen faseko azken partidan erabakiko da zein bi atzelarirekin igaroko diren finalerdietara. Etxekolonea, aldiz, finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da
Plazaz Plaza txapelketako lehen finalerdia irailaren 16an jokatuko dute Getarian (Gipuzkoa) eta bigarrena irailaren 23an Etxaurin. Final handia, berriz, Azkoitian jokatuko dute irailaren 30ean.