08:00etan Aresoko plazatik abiatuko da mendi martxa eta Ulimendiko bidea hartuko dute Ulizar (827 m) gainera ailegatu aurretik. Handik aurrera Merkuzelai, Urkita (850 m), Pagozelai eta Guratzetik (955 m) pasatu beharko dute mendizaleek. Proba ez da lehiakorra izango eta antolatzaileek zailtasun ertainekoa dela adierazi dute. Pasa den urtean 350 parte hartzailek osatu dute Aresoko martxa.
Izen ematea
Eguna baino lehen izena eman nahi duenak online egin dezake, 12 euro ordainduta. Larunbatean 14:00 arte izanen da horretarako aukera. Egunean bertan ere apuntatzen ahal izango da, 07:00etatik 07:45era, 15 euro ordainduta.
Antolatzaileek norbere basoa eramateko eskatu diete mendizaleei eta bukaeran paella eta sagardoa izango dute bazkaltzeko.