Stock azoka eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 29a, 11:00

Kaxkabeltza Leitzako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkartearen ekimenez, stock azoka eginen dute larunbat honetan, irailaren 2an, herriko plazan. Eguraldi txarra baldin bada, frontoian eginen dute.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin eginen dute azoka, 10:00etatik 19:00etara, eta denda hauek parte hartuko dute: Leitza Kirolak, Bi Pauso, Kapritxo, Txokosfera eta Lirain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun