Gaur arratsaldetik aurrera irekiko dute Goizueta eta Leitza arteko errepidea

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 28a, 13:00

Argazkia: IƱaki Etxeberria.

Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, gaur 18:00 arte itxita izanen da Goizueta eta Leitza lotzen dituen NA-4150 errepidea, baina ordu horretatik aurrera irekiko dute. Hala ere, goiko zentraleko bi kurba zabaltzeko lanak oraindik ez dituzte bukatu eta kotxeak pasatzeko errei bakarra egokituko dute semaforoarekin. Hortaz, «adi eta zentzuz ibiltzeko» eskatu du Goizuetako Udalak, «oraindik lanean jarraituko baitute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun