Sei kilometro inguruko itzulia izanen da, 188 metroko malda duen ibilbide erraza. Arriurdinetako harrobitik abiatuko dira eta Elamako burdinola eta baserrira jaitsi eta burdina ateratzeko erabiltzen zituzten meatze zuloak ikusiko dituzte. Bisita gidatua bi hizkuntzatan eginen dute eta 09:00etan aterako dira.
Izena lotura honetan eman behar da.