Goizueta eta Leitza arteko errepideak aste honetan ere itxita segituko du

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 21a, 11:00
Argazkia: IƱaki Etxeberria.

Duela hilabete bat hasi zituzten Goizueta eta Leitza lotzen dituen NA-4150 errepideko lanak, zehazki, goiko zentraleko bi kurba zabaltzeko. Bada Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, errepideko egokitze lanen eta obren egoera dela eta, aste honetan ere egunez eta gauez itxita mantenduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun