Bestak 2023

Goizuetako pestak: Irumaita txaranga, pilota eta haurren jokoak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 18a, 12:00

Azken eguna dute gaurkoa Goizuetako pestetan, eta herritarrak guztiz murgilduak daude jai giroan. Atzoko eguna bereziki umeek disfrutatu zuten; musika, pilota, bazkaria, jokoak… eguneko protagonistak izan ziren haurrak.

Argazkiak: Felix Loiarte

Pestak ongi bukatzeko ekitaldi ugari izanen dituzte gaur eguerditik aurrera:

Abuztuak 18, ostirala, peñaren eguna
  • 14:30ean Peñaren bazkaria eta peñaren kalejira txarangarekin.
  • 18:30ean zezenak.
  • 20:15ean Goittikiren bingoa.
  • 00:00etan bukaera ekitaldia.
  • Ondoren dantzaldia Eztitan taldearekin, Igandea txaranga eta DJ Bull txosnan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun